argia.eus
INPRIMATU
Jose Luis Caton: “Eraikina beti dago bertan; hori da arkitekturaren handitasuna eta zoritxarra”

2006ko abenduaren 27a

"Izugarrizko askatasuna lortzen dut margotzean. Ardura gutxiago eskatzen duen zaletasun bat da, nolabait esateko. Hau da, sortutakoa gustuko ez baduzu, desegin dezakezu. Arkitektoari hori ez zaio gertatzen: arkitektoak hartzen dituen erabakiak betiko dira. Margolaritza bilakaera azkarra duen zerbait da arkitekturaren aldean: eraikina bukatzen den arte, denbora asko igarotzen da; margolan bat egun batzuen buruan bukatu daiteke, edo hilabete batzuen buruan". (2006/12/27)