Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu dute ofizialki Jon Juaristi, "goi-mailako jakintsu-intelektual eta euskaltzale sutsua", burunda erabiltzaileak Tiraka blogean idatzi duenez: "Merituak egin ditu horretarako Juaristik", egin izan dituen "proposamenek" erakusten duten moduan. Burundak zerrenda batean bildu ditu proposamen horiek guztiak. Hona Juaristik esandako batzuk:
- "Si algún encanto tiene el lehendakari socialista, reside precisamente en su bendita ignorancia de la lengua de Aitor, y ahora se va a sentir conminado a aprenderla".
- “Gaztelania da euskal herritar guztien hizkuntza erreala”.
- “Euskal herritarren ama hizkuntza espainiera da”.
- “Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera”.
- “Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera”.
Gainerako guztiak, hemen: Tiraka.net.