Joanikot pastorala Iruñeko Baluarte Antzokian izango da irailaren 10ean

  • Udan zehar Zuberoako hainbat herritan ikusgai izan ondoren, Iruñean ikusteko aukera izango da Joanikot pastorala, irailaren 10ean Baluarte antzokian.


2017ko abuztuaren 28an - 12:14

‘Joanikot’ kapitainaren istorioa kontatzen duen pastorala uztailaren 30etik eta abuztuaren 6ra bitarte izan da ikusgai Zuberoan, Altzai eta Lakarri herriek antolatuta. Nafarroako Erresumak Noaingo gudua galdu zueneko garaira eraman ditu ikusleak, 1521era.

Arberoako Joanikoten emaztea izan zena, Hostako Maia, protagonista bilakatu du Joana Etxart idazleak, emazteen paperari leku handiagoa emanaz herri antzerkian. 3.500 ikusle batu zituen aurkezpenak.

Karmen Etxalarko pastorala

Handik eta astebetera Karmen Etxalarkoa pastorala ikusteko aukera izango da Etxalarren.Bi emankizun izango dira, bata irailaren 16an, larunbatarekin, 15:30ean hasita, eta bestea irailaren 17an, igandearekin, 15:30ean hasita.

Prosper Merimée idazlearen istorioa da Karmenena. Parisen sortua 1803an literatura erromantikoa maite bazuen ere, nobela historikoan, nobela laburretan eta ipuinetan izan zuen arrakastarik handiena. Hala ere, Merimée gaur egun ezaguna baldin bada ‘Carmen’ nobelari esker da; 1845ean idatzi zuen, eta Montijoko kondesa zen Maria Manuela Kirkpatrick andreak kontatutako istorio batean du oinarria, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa, hain zuzen.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hasieratik babestu du euskaratik eta euskaraz egina den herri antzerkia, “ilusio eta gogo berezia piztu dituena etxalartarren artean”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pastorala
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Eguneraketa berriak daude