Jesus Salsamendi, Toki Eder Ikastolako erreferentea


2026ko uztailaren 23an - 15:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hitz hauen bidez, Jesus ezagutu eta bere adiskidetasunarekin ohoratuak izateko zortea izan dugunon sentimendua adierazi nahi dut.

Izan ere, Jesus Salsamendiren pertsonarekin justizia egiten saiatzea esker oneko adierazpen funtsezkoa da, justizia- eta elkartasun-zentzuaren lekuko zuzen eta onuradun izan garenontzat.

Borroka-prozesuan eta Toki Ederren lehen urteetan erakutsi dituen konpromisoa eta fideltasuna utzi berri digun lagunaren handitasunaren adierazle dira (ondasun urria, bizi behar dugun garai zalantzagarri honetan).

Adiskidea ohoratu nahi dugu, betidanik egin izan den bezala, hildakoak ahalik eta azkarren ahaztu nahi diren garaiotan ez bezala.

Jesusen nortasun berezitik, bere sinpletasuna, intuizioa, konpromiso militantea, antolatzeko gaitasuna eta Toki Eder ikastolak ekarri zuen hezkuntza-prozesu berritzaileari eskainitako dedikazioa azpimarratuko nituzke.

A posteriori, gertakizun berezi horren (Gasteizen eta Araban mugarri bilakatu zen Toki Eder Ikastolaren jaiotza) efektu sozialak, hezkuntzazkoak eta politikoak ikusita, gure lagun Jesusen figura berezia bere dimentsio osoan ulertzen dugu. Gogora dezagun Araban D eredua debekatuta zegoela ikastetxe publikoetan.

Gaur egun, Araban euskararen irakaskuntzaren hazkundea eta euskal nazio-kontzientziaren hazkundea nabaria da eta Toki Eder gertakizunak markatzen du, non Jesus subjektu fidela izan baitzen.

Tira, Jesus adiskidea, beti egin zenuen sinesten zenuena, beti sinetsi zenuelako egiten zenuenean.

Agur eta ohore, Jesus! 

Nikolas Xamardo, EHUko irakasle jubilatua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Irakurleen gutunak Iritzia
Irakurleen gutunak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...