Eskubide Sozialen Karta jendaurrera, bi manifestazio koloretsurekin

  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idatzi duten eragileek deituta, manifestazioak egingo dira larunbatean (martxoaren 14an) Bilbon eta Iruñean, “Aldaketa soziala orain! Alternatibak baditugu” leloarekin.


2015eko martxoaren 13an - 11:21
Eragile sozial eta sindikatu ugarik sinatu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Deitzaileek adierazi dutenez, mobilizazio horrek hasiera emango dio Kartaren jardun publikoari. “Hego Euskal Herriko erakundeei helarazi nahi diegu aldaketa sozialaren eskaria; gure Programa Sozialean oinarritutako konpromisoak har ditzaten eskatuko diegu”, adierazi dute.

Aurrez, erakundeekin buruz buruko bilerak egiten saiatu dira, baina haien harrera hotza izan dela salatu dute.

Programa Sozialak hamasei aldarrikapen ditu, hainbat eremuri dagozkionak: enplegua, generoa, politika fiskala, babes soziala, ingurumena, parte hartzea, kultura… Besteak beste, murrizketa politikari uko egin eta prestazio sozialak handitzea eskatzen dute, hala nola sektore publikoa indartzea, edozein arrazoirengatiko diskriminazioa ezabatzea, frackinga baztertu eta energia berriztagarriak sustatzea, Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna ezartzea…

Aldarrikapen eremu bakoitza kolore baten bidez adieraziko da manifestazioetan. “Martxoaren 14ak horien guztien mosaikoa izan behar du; haien alde elkarlanean aritzeko borondatea agertuko dugu”, esan dute antolatzaileek.

Bilboko manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bihotz Sakratuaren plazatik; Iruñekoa, berriz, 17:30ean Antoniutti parketik.


Eskubide sozialen karta kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.