2021ean eskuratu zuen Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Udaleko aginte makila eta errepikatu egin du zerrenda bakarrarekin.
Ipar Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Ortzaizen ere zerrenda bakarra egon da (Ausartuz Segi / Ossons (548 boz, %100). Jean-Marc Oçafrain abertzaleak errepikatuko du auzapez lanetan. Abstentzioa 204 bozekoa (%27,13) izan da.