Euskarako zeroak aintzat ez hartzeko epaileen aginduaren ondorioak aztertzeko, Jaurlaritzarekin bilduko da EHU

  • USAP proben harira epaitegietatik iritsitako aginduak gainerako ikasleei "kalterik ez eragiteko" irtenbidea bilatzeko bilduko da EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérezekin. "Ez da egia ikasleen anonimotasuna hautsi denik", ziurtatu du Bengoetxeak. EH Bilduk euskararen aurkako "ofentsibaren" testuinguruan kokatu du afera oro har, eta "milaka ikaslerentzat" epaia "bidegabekeria" dela adierazi du.

Ikasleak USAP proba egiten iazko deialdian, artxiboko irudi batean. EHU

2026ko ekainaren 30ean - 12:43
Azken eguneraketa: 13:57
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

EHU Jaurlaritzarekin bilduko da, selektibitate edo USAPeko euskarako proben inguruan jasotako auto judizialaren ondorioak aztertzeko. Epaitegiek hainbat ikasleren helegitea onartu dute eta agindu dute ez hartzeko kontuan, batez bestekoa egiterakoan, Euskara eta Literatura II azterketaren nota, horietan izandako zeroak direla-eta. 

EHUk iragarri du autoa errekurritu egingo duela, "gainerako ikasleriarekiko ageriko bidegabeko desberdintasuna eragiten duela iritzita". Ohar bidez jakinarazi du Joxerramon Bengoetxea errektorea Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérezekin batzartuko dela, autoaren aplikazioak USAPeko azterketak egin dituzten gainerako ikasleriari "kalterik ez eragiteko" eta "prozedurari eragiten dion erabaki baten aurrean adostutako erantzuna emateko".

Bestalde, Bengoetxeak Euskadi Irratian ziurtatu du ez dela egia "ikasleen anonimotasuna hautsi denik", eta bere hitzak El Mundo egunkariak modu interesatuan terstuingurutik kanpo hartu dituela salatu du: "Nik literalki esan nuena da ezin dela jakin ikasle bat zein ikastetxekoa den eta ez alderantzizkoa", argitu du.

EH Bilduren gaitzezpena

EH Bilduk, bere aldetik "irmoki" gaitsetsi du auzitegien agindua. Bere esanetan, "bidegabekeria da milaka ikaslerentzat", eta salatu du interesa dagoela euskara eta EHU "jomugan" jartzeko.

"Burbuila mediatikoaren eta azken orduetan ezagututako erabaki judizialen atzean bultzada politiko argia dago, eta hori guztia duela hilabete batzuetatik salatzen ari garen euskararen aurkako ofentsibarekin bat dator", esandu koalizio subiranistak ohar bidez.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...