Jaurlaritzako Osasun sailburuak dio ez duela dimitituko

  • Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari elkarrizketa egin diote asteazken honetan Radio Euskadin. Osakidetzako iazko Enplegu Eskaintza Publikoan (EPE) izandako iruzurraren auzian fiskaltzak delitu-zantzuak ikusi ondoren.


2019ko otsailaren 20an - 10:49
Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburua, asteazken goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan (argazkia: EITB).

Fiskaltzaren arabera, Osakidetzako hiru zerbitzutako buruak izan ziren EPEko azterketen edukiak filtratu zituztenak: Anestesiologia eta Erreanimazio arlokoa, Angiologia eta Kirurgia Baskularrekoa, eta Liseriketa Aparatukoa.

Auzi horren egoeraz galdetu diote Darponi eta honek ñabarduretara jo du: fiskaltza hiru lagun ikertzen ari dela nabarmendu du, epaimahaietan parte hartu duten 1.200 lagunen artetik. Justiziari lan egiten uztearen alde agertu da: “Guk daukagu interes handiena hau konpontzen”, gaineratu du.

EPEan irregulartasunik izan zenik oraindik ez dela frogatu ere esan du Darponek eta ikertutako hiru epaimahaikideen ustezko errugabetasuna defendatu du.

Auziak, nolanahi ere, kolokan jarri du Darponen kargua eta Radio Euskadiko kazetariak dimititzeko aukeraz galdetu dio: “Nire postua lehendakariaren esku dago izendatua izan nintzen unearen hurrengo minututik”, erantzun du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude