Jaurlaritzak Petronorri ipinitako isuna, “positiboa baina ez nahikoa”

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Petronorri isuna ipini izana albiste ontzat jo dute hainbat taldek, baina oro har Muskizko findegiarekiko epelkeriaz jokatzea leporatu diote Ana Oregik zuzendutako sailari. Enpresaren eta Jaurlaritzaren arteko “ohaidetza” harreman estuegia salatu dute.


2015eko azaroaren 05an - 18:01
Petronorreko tximinia bat kea isurtzen, artxiboko irudi batean (Arg.: Kima Berdea).

Azaroaren 2an jakin zen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 20.001 euroko isuna ezarri diola Repsolen filialari, 2014ko ekainaren 21ean gertatutako isurketa irregular bat dela eta. Zigorraren arrazoia ez da isuria bera izan, ordea, Petronorrek haren berri berandu eman izana baino. Ingurumen Sailaren esanetan, gertakariaz berehala informatu ez izana huts larria da.

Petronorri motelegi jokatzea leporatu arren, isunerako emandako justifikazioan Jaurlaritzak esan du istripu hark ez zuela arriskurik eragin inguruko biztanleen osasunerako. Ana Oregik urri hasieran esandakoa berretsi du Lakuak modu horretan.

Maila horretako arau-urratze batengatik jar litekeen isun handiena 200.001 eurokoa da; enpresaren egoitza bi urtez itxiarazteko aukera ere aurreikusita dago legedian.

“Jaurti ziren substantzietako asko patogenoak dira”

Elkarrekin sinatutako agirian, Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak, Muskizko Turruntero auzokide elkarteak, Meatzaldeko Kima Berdea talde ekologistak, Ekologistak Martxanek eta Energi Eredu Berri Baten Aldeko Plataformak txalotu egin dute isuna jarri izana, baina azpimarratu egin dute Jaurlaritzak Petronorri bere historia osoan jarritako lehenbiziko zigorra dela, substantzia kaltegarrien isuriak maiz gertatu arren.

Sinatzaileek deitoratu egin dute Ingurumen Sailak isuriaren arrisku gabetasunaz esandakoa, eta jaurtitakoaren konposizio zehatza ez adieraztea salatu dute (isuri zena koke hautsa izan zela besterik ez dio isunaren azalpenak).

Orduko hartan jaso eta analizatutako laginetan metal astunak eta hidrokarburo aromatikoak atzeman zirela gogorarazi dute; horietako batzuk patogenoen nazioarteko sailkapenetan ageri dira, minbizi eragileenetan barne.

Halaber, kexatu egin dira iragan irailaren 30ean Ana Oregi sailburuak uko egin ziolako Petronorri inolako zigorrik ezartzeari ekainaren 5etik ordura arte izandako bederatzi isurirengatik.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude