Jaurlaritzak kalamuaren legeztatzea baztertu du, proposamena aurkeztu eta egun bat geroago

  • Eusko Jaurlaritzak kalamua legeztatzeko asmorik ez duela adierazi zuen atzo, herenegun marihuanaren "kontsumo arduratsua" onartuko zuela iragarri bazuen ere. Osasun sailak aurkeztutako datorren urterako Menpekotasunen VI. Planaren barruan kalamuaren landatzea, salmenta eta kontsumoa arautzea proposatu zuen. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak ordea, aukera hori baztertu zuen atzo, eskumenik ez dutela argudiatuz.

2011ko abenduaren 14a

"Debekatzera jo ordez, logikoena da bidea segurtatzea jendeak arduraz joka dezan, informazioari eta hezkuntzari esker",  adierazi zuen heren egun Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak. Gainera, kontsumoaren inguruan dauden hutsune legalak konpontzeko eta “autonomía pertsonalaren alde” egiteko asmoa azaldu zuen.

Hala ere, atzo Mendiak esandakoaren arabera, proposamenaren xedea legedia aztertzea eta araudia hobetzea da, kalamuaren kontsumitzaileak jaisteko asmoz. Legeztatzea  “estatuaren eskumena” dela gogorarazi nahi izan zuen Mendiak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Marihuanaren legeztatzea  |  Politika

Marihuanaren legeztatzea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
Eguneraketa berriak daude