Jaurlaritza Iberdrolarekin negoziatzen ari da Lemoizko zentral nuklearreko lurrak bere esku utzi ditzan

  • Lurrak kudeatzeko baimena uztailean amaitzen zaio Iberdrolari. Otsailerako lortu nahi ditu ordea lurrak Eusko Jaularitzak, bertan arrain haztegi bat jarri nahi du martxan.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko azaroaren 30a

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Lemoizko udaletxeak mahai bat sortu dute, eskualdatze prozesua koordinatu eta prozesuaren jarraipena egiteko. Imanol Pradales Garapen ekonomikorako diputatuak azaldu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduren galderari erantzunez. Hiru erakundeen artean, Eusko Jaurlaritza  da Espainiako Gobernuarekin hizketan ari dena

Maiatzaren 3an izenpetu zuten aurrekontuen inguruko akordioa EAJ eta PPk. Akordio horren arabera, Espainiako Gobernuak Lemoizko lurrak euskal instituzioen esku uzteko konpromisoa hartu zuen. Akordioa garatzeko bilera ugari egin dituzte bi instituzioen artean.

2018ko uztailaren 29ra arte du baimena Iberdrolak lur horiek kudeatzeko. Hala ere, otsailerako lur horien gaineko eskumenak lortu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Zentral nuklearraz gain, ondoko urtegia eta inguruko beste 300 hektarea kudeatzeko baimena du gaur egun Iberdrolak.

Lur horiek kudeatzeko baimenari uko egin diezaiola eskatu diote instituzioek energia alorreko enpresari, eta horretarako trukean ez dezala dirurik eskatu. Lur horietan arrain haztegi bat eraiki nahi duela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Lurren eskualdatzea eman dadin “ezaugarri juridiko eta legal batzuk” konpondu behar dituztela adierazi du Pradalesek.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Lemoizko zentral nuklearra kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude