Jaurlaritzak baieztatu du 3. mailako probak antolatzen hasi dela

  • "Hasi gara zentroekin harremanetan jartzen eta probak antolatzen. Prozesu luzea denik ez dut esango, baina ez da egun batetik bestera egiten. Aste honetan hasi gara jada", azaldu dio Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak EiTBri. Hainbat ikastetxe eta herritan mobilizazioak deitu dituzte jadanik.


2015eko maiatzaren 21ean - 08:46
Hainbat ikastetxetan jadanik hasi dira planto egiteko erabakiak hartzen. Irudian Santutxuko gurasoen agerraldia (Hezkuntza Plataformen Topagunea).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hezkuntza Plataformen Topaguneak azaldu duenez LOMCEk agindutako lehen hezkuntzako 3. mailako probei ekingo die ostegun eta ostiralean Jaurlaritzak.

Cristina Uriarteren inolako informaziorik eman ez badu ere, hezkuntzako hainbat eragilek ziurtatu dute 3. mailako ebaluazio diagnostikoekin hastekotan dela. Hala, Uriola.infok argitaratu duenez Gasteizko Zabalgana eta Ramon Bajo ikastetxeetan azterketa egitera deitu ditu Hezkuntza Sailak ostegunean.

Gasteizko hezkuntza plataformak agerraldi masiboa egingo du gaur goizean Zabalgana ikastetxearen aurrean ikasle eta langileei elkartasuna adierazteko, eta mobilizazioak ere antolatu ditu zentro guztietan. Plataformak Eusko Jaurlaritzak daraman “sekretismoa” salatu du, oraindik ez baitu publiko egin azterketa egitera derrigortuta egongo diren 30 ikastetxeen zerrenda.

Euskadi Irratiko Faktoria saioa Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri da goizean azterketak ostegun eta ostiralean egingo dituen jakiteko. Sailetik ez dute halakorik baieztatu, baina ezta ezeztatu ere.

Mobilizazioak herrietan

Hainbat ikastetxetan jadanik guraso eta komunitateak ari dira aurrez aldetik azterketa horiei planto egiteko erabakiak hartzen eta mobilizazioak antolatzen.

Gasteizko ekitaldiez gain, Bilboko Santutxu auzoan, Derion, Agurainen, Hernanin, Lezon eta Santurtzin ere kontzentrazioak egingo dituzte ostegunean.


Irakurri gehiago: LOMCE legea Gizartea Hezkuntza
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...