Jasanezina


2026ko irailaren 3an - 11:41
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken asteotan, Italiako kostalde adriatikoan oporretan ibili gara. Inguru horretan, leku askotan bezala, tenperatura ikaragarri altuak izan dira. A ze beroa pasatu dugun, jasanezina!

Bisitatu dugun herri batean zera kontatu digute: uda honetan, turista ugari ostaturik gabe geratu direla, iruzur baten biktima izan ondoren. Gauzak horrela, alkateak publikoki barkamena eskatu die eta, gainera, udalak dozenaka laguni ostatu eman die.

Meloniren gobernua, aldiz, migratzaileen kanporatzea azkartzen ari da azken hilabete hauetan, eta gero eta neurri xenofoboagoak hartzen.

Etxera bueltan, irakurri dut 2028an Donostian bost izarreko bost hotel egongo direla. Holaxe, gure hirian bisitari aberatsek traturik onena jasoko dute, besteak beste, gastronomiarik gozoenaz gozatzeko aukera. 

Bitartean, gure biztanle pobreenak beste kolpe bat jasan dute, bizitoki eta baliabide eskasia nahikoa izango ez balitz bezala. Udalak afari solidarioak debekatzea erabaki du, otordu arruntak, dirudienez, gainbaloratuta daudelako.

Argi dago beroa baino askoz jasanezinagoak diren paradoxak daudela.

Marta Pérez Arellano

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.