Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoko 158 herrietan bozka eguna ukan dute igande honetan. Bozka bulegoak 18:00etan itxi eta abiatu dituzte kontaketak. Datorren igandean bigarren itzulia ukanen dute bi zerrenda baino gehiago aurkeztu diren herrietan; hau da, gehienez hamalau herritan.
Eskuineko Jean-François Irigoyen (Saint-Jean passionnement, 3.484 boz, %47,34) gailendu zaio Manuel de Lara zentristari (Un nouvel elan avec vous, 1.955 boz, %26,56). Ezkerrekoak eta abertzaleak –EH Bairen babesarekin– bildu dituen Donibane Bizi hautagaitza gertu ibili da bigarrenetik (1.746 boz, %23,72). Laugarren tokian izan da Le camp des travailleurs (175 boz, %2,38) ezkerreko indar antikapitalista.
Elkartasunean Bizi hautagaitzak irabazi ditu hauteskundeak 215 boz lortuta (%57,18), eta horrela gailendu zaio Beñat Arrabit jeltzaleari (161 boz, %57,18), Arrosa, Egun jokatu, bihar eraiki hautagaitzako buruari. Arrabitek gidatu du Arrosako (Nafarroa Beherea) udala orain arte, eta 1995etik hasita hainbatetan izan da auzapez.

Orain arteko auzapez Pascal Jocouk bozen %49,57 lortu du eta lehen indarra da momentu honetan. Bigarren indar Catherine Errekarteren zerrenda izan da (%26,5) eta, azkenik, Teo Salamon izan da hirugarren (%23,9). Bigarren bueltarako ikusteke dago zein zerrenda aurkeztuko diren baina Jocou oso aurretik atera da, 2024an baino babes zabalagoarekin.
Beskoitzen, besteak beste, ikastolaren afera izan da gai nagusietako bat. Ikastolak lur sail bat erosi ahal izan zuen 2022an eta Herriko Etxearekin izandako gatazkaren ondorioz Fabienne Ayensa orduko auzapezak dimisioa eman zuen. 2024ko hauteskundeetan Jocouk aro berri bat ireki zuen zentzu horretan.
Pasca Jocou pozik agertu da: “Lan konkretua izan da eta talde boluntario bizi batekin kanpaina ederra egin dugu”, esan du. Hurrengo itzuliari begira ere hitz egin du: “Ez dakigu beste zerrendek zer eginen duten, baina jarraituko dugu mobilizatzen eta gure mezua ematen, lan eta arduraren mezua”.
Luberriagak botoen %38,1 lortu du. Bigarren gelditu da Elorri Manterola abertzalea, botoen %33,6 eskuratuta. Hirugarren, berriz, Jean Louis Ladutxe, botoen %28,3 lortuta. Hiru hautagai horiek lehiatuko dute bigarren itzulian. Luberriagak esana du ez duela aliantzarik egingo.

%44,18 lortu du Louis Labadot auzapez komunistak Maulen. Bigarren atera da abertzaleak ere biltzen dituen Beñat Elkegarayen zerrenda, botoen %29,60 eskuraturik; eta hirugarren Armanda Accoceren lista, botoen %26,20 jasota:
Hats Berriaren izenean aurkeztu den Kevin Le Tout hautagaia da Atharratzeko auzapez berria. 169 boto lortu ditu, guztiaren %59,30. 2020tik Atharratze-Sorholüzen Bizi-ko Maite Pitrau zegoen auzapez. 116 boto lortu ditu, guztiaren %40,70. Botoa emateko aukera zutenen artean %20,79k ez du eman.

Botoen %54 lorturik, lehen indarra atera da abertzaleen 'Lekuine Elgarrekin' zerrenda. Orain arteko auzapez Michel Etcheverry baztertu dute beraz herritarrek.:
Bi zerrenden arteko lehia izan dute Ozaze-Züharan (Zuberoa) eta herri ttipientzat ohikoa ez bada ere, bien artean banatuak ziren abertzaleak. Maite Etxeberria orain arteko auzapez abertzalearen zerrenda atera da garaile.