JARRAIPENA Ipar Euskal Herriko herriko bozak, bigarren itzulia

Zuzeneko jarraipena
  • Herriko bozen bigarren itzulia da gaur Ipar Euskal Herrian. Bozkatzera deituak dira Lapurdiko hamar herritan eta Zuberoko hiriburuan; zehazki, Baionan, Miarritzen, Bokalen, Hendaian, Arbonan, Donibane Lohizunen, Azkainen, Beskoitzen, Kanbon, Urruñan eta Maulen. Beste 147 herrietan iragan igandean argitu zuten Herriko Kontseilu berriaren osaketa.

Abertzaleak barne dituen Mathieu Hornen zerrenda garaile Bokalen

Mathieu Horn atera da bigarren itzulian garaile, botoen %37,38 lortuta. Lehia estua aurreikusia zen lau hautagaien artean, ikusita lehen itzulian guztiak zirela botoen %20 eta %30 lortuta kokatu. Finean, arrakala agertu da lehen bien eta azken bien artean.

 

Ezkerraren itxaropena zapuztu eta Etchegarayk segituko du auzapez Baionan

Gehiengo osoa lortu du eskuineko zerrendak, Jean-René Etchegarayren hautagaitzak: botoen %51 inguru. Atzetik gelditu da Jean Claude Iriart abertzalearen zerrenda, Henri Etcheto sozialistenarekin elkartuta.

Harro mintzatu da Etchegaray: “Baionarrek egonkortasunaren alde egin dute”.

 

Peio Etxeleku abertzalea izango da auzapeza Kanbon

EAJko Peio Etxelekuk bozen %46,54 lortu ditu, eta beste bi hautagaiekiko aldea handitu du bigarren itzulian: orain arte auzapez izandako Christian Devèze zentristak %33,74 eta ezkerreko abertzalea den Argitxu Hiriart-Urruty-k %19,7. Ez du aurreratu nahi izan Herri Elkargoan lehendakari gai izango den, eta Marienia proiektuaren indargune hau nabarmendu du: "Gaur gaurkoz kanbotarren gehiengo handiak ezetz esan dio proiektuari".

 

Serge Blanco izango da Miarritzeko auzapez

Errugbiko aurpegi ezagunak zentroaren eta eskuinaren boza bereganatu du eta bera izango da Miarritzeko auzapez, %41,92 lortuta:

 

Fourquetek irabazi ditu hauteskundeak Arbonan

Lehen itzulian baino airosoago gailendu zaio Beñat Arlaren hautagaitzari. Baina Fourquetek eskua luzatu dio Arlari, elkarrekin egin dezaten lan.

 

Abertzaleek Urruña galdu dute

Sébastien Etchebarne zentristak eskuratu du Urruñako (Lapurdi) Herriko Etxea, bozen %48,44 eskuratuta. Orain arteko auzapez Filipe Aramendi abertzalearen zerrenda ezkertiarrak (abertzaleak ere barnebiltzen dituena) bozen %37,64 lortu ditu eta Martine Mignot-Carmé eskuindarrak bozen %13,92. 

https://www.argia.eus/albistea/abertzaleek-urruna-galdu-dute

 

Labadot komunistak segituko du auzapez Maulen

Lehen itzulian baino alde txikiagoa ukan badu ere, Louis Labadot auzapez komunistak segituko du Herriko Etxearen gidari Zuberoako hiriburuan.

 

Beskoitzen Pascal Jocouk segituko du auzapez

Auzapen aulkia atxikiko du Pascal Joucouk Beskoitzen (Lapurdi), botoen %52,07 lortuta.

 

Martxoaren 15ean argitu zen Ipar Euskal Herriko 147 herrietako Herriko Kontseiluen osaketa

Martxoaren 15ean iragan zen lehen itzulia Ipar Euskal Herriko 158 herrietan. 147 herrietan argitu zen Herriko Kontseiluaren osaketa berria:

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.