Janssenen txertoa 40-49 urte bitartekoei jarriko zaien erabakiko du Espainiako Osasun Batzordeak

  • Johnson&Johnson-en dosi bakarreko txertoa 50 urtetik gorakoei eta kolektibo zaurgarriei baino ez zaie jartzen Espainiako Estatuan. Osasun Publikoaren Batzordeak adin-muga aldatu nahi du. 


2021eko ekainaren 01an - 13:11

40-49 urte artekoek Janssen txertoa jasoko duten aztertuko du astearte arratsaldean Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak, Osasun Ministerioko teknikariak eta erkidegoetako ordezkariak bilduta. Tronbosiak sortu izan dituelako, Europako zazpi herrialdek debekatu egin dute dosi bakarreko txerto hau; beste seik adin mugarekin jartzen dute eta hamairuk adin mugarik gabe, Espainiak kasu. Bertan, 50 urtetik gorakoak eta zaurgarriak diren biztanleak soilik txertatzen dira Janssenekin.

Osasun Publikorako Batzordeak maiatzaren 11n erabaki zuen txertoa jasotzeko adin-muga 50-59 urte bitartean jartzea. Moderna eta Pfizer-ekin batera erabiltzen da, txertaketa osatzeko. Horretaz gain, kolektibo zaurgarrienetako pertsonek ere jasotzen dute Janssen: desgaitasunen bat dutenek, autistek edo buruko gaitzak dituztenek.

Janssen txertoak ez dauka adin-mugarik. Halere, ez da gomendagarria tronbozitopenia-aurrekariak (plaketen maila baxua) dituztenentzat. Teknologia bera erabiltzen duen AstraZenecaren txertoari arrazoi horregatik ezarri zitzaion adin-muga. Baina Janssenekin egon diren tronbosi kasuak urriagoak dira harekin alderatuz: Europan 1,34 milioi txerto jarri dira eta kasu bakarra baieztatu da. Horregatik, Europako Medikamentuen Agentziak txertoa segurua dela esan du eta bere onurak alde txarrak baino gehiago direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude