argia.eus
INPRIMATU
Pantailak Euskarazek salatu du Jaurlaritzak ez dituela egin dagozkion lanak
Jada euskaratuta dauden lanak euskaraz eskaintzera behartu dituzte legez plataformak astelehenetik, baina ez dute betetzen
  • Espainiako ikus-entzuneko legeak joan den astelehenera arteko epea ematen zien administrazioei plataformekin euskarazko bikoizketa eta azpidatziak sustatzeko akordioak lortzeko. Jaurlaritzak ez du halakorik itxi. Pantailak Euskaraz-ek salatu du erakundeek dutela plataformek legea betetzeko ardura, eta ez direla egiten ari. Kataluniako TV3, adibidez, dagoeneko ari da berak katalanera bikoiztutako lanak plataformetara bideratzen.

Lide Iraola 2023ko urtarrilaren 10a
ETB1ek euskaraz eskaini izan dituen eta egun euskarazko bertsiorik gabe Netflix plataforman dauden film ugariren azalak.

Espainiako ikus-entzunezko legeak bide ematen du plataformetan euskarazko edukiak sustatzeko, baita katalanezkoak eta galizierazkoak ere. Erakunde publikoak, bestalde, "axolagabetasunez" jokatzen ari direla salatu dute hemengo zein hango eragileek.

Legearen bosgarren xedapen gehigarriak zehazki, lau bide orri ematen ditu. Bata, akordio bat da Interneten ikus-entzunezkoak kontsumitzeko plataformek euskarazko, katalanezko eta galizierazko bikoizketak sustatu ditzaten. Akordioa autonomia erkidegoek eta Merkatuaren eta Lehiaren Espainiako Batzordeak adostu behar zuten plataformekin, legearen arabera, eta horretarako sei hilabeteko epea eman zuen. Astelehenean, urtarrilak 8, bukatu zen akordiorako data, eta ez da halako ezeren berririk izan. Daniel Condeminas komunikazioan adituak eman ditu xehetasunak Comunicació21 hedabidean.

Legeari entzungor

Ikus-entzunezkoen legeak jasota du plataformak behartuak daudela euskarazko, katalanezko edota galizierazko audio eta azpidatziak eskaintzera, aurretik halakorik existituz gero. Hori betetzen dela ikuskatzeko ardura autonomia erkidegoek dute, eta EAEko erakundeek ez dute betetzen, Pantailak Euskaraz ekimenak salatu duenez. TV3 adibidez, dagoeneko ari da aurretik egin dituen bikoizketak plataformetara bideratzen, adibide honekin ikus daitekeenez.

Horrez gain, beste artikulu batzuek diote hizkuntza gutxituetan eskaini behar dituztela kuota batzuk, eta hizkuntza gutxituetako ekoizpenetara edo bikoizketara bideratu behar dituztela urteko irabazien beste ehuneko batzuk. ARGIAk jakin duenez, Pantailak Euskarazek kalkulatzen du, adibidez, euskarara milioi bat euro bideratu beharko lukeela Netflixek. Beraz, eduki berri batzuk ere legez euskarara bikoiztu eta azpidatzita eskaini behar dituzte.

Lau plataformako kasuen datuak eman dituzte euskararen ikusgarritasun falta salatzeko: Prime Videok ez ditu 105 film eta telesailen euskarazko bertsioak eskaintzen, egon badauden arren; HBO Maxek 101enak; Netflixek 60renak; eta Disney Plusek 48renak. Pantailak euskaraz taldeak azpiko irudi hauen bidez zabaldu du zein diren lan horiek:

Gainera, Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz-eko kideak, erakunde publikoen pasibotasuna gaitzesteaz gain, txio batez gogorarazi du EAEn eta Nafarroan ez dagoela ikus-entzunezkoek kontseilurik legea betetzen dela gainbegiratzeko; bai ordea Kataluniako (CAC) edota Valentziako erkidegoetan (CACV).ttps://twitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpqA https://twitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpqA

https://twitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpqA https://twitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpqA https://https://twitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpqAtwitter.com/PantailakEusk/status/1612371402434437122?s=20&t=Y0jXEoioliKDyCEDBOXpq

Ikusgarritasunak ere garrantzia

Ikus entzunezko legearen bosgarren xedapenari jarraiki, plataformek ahalik eta eskuragarrien jarri behar dituzte hizkuntza gutxituetako bertsio horiek; esaterako, webguneen azalean jarrita edota lehen aukera gisa eskainiaz.

Halaber, jasotzen du plataformez gaindi ere sustatu beharko direla euskarazko, katalanezko eta galizierazko edukiak euskarri guztietan. Azpimarra jartzen du haurren bideratutako edukietan.