"Informazioa zuk lantzen baduzu eta zuk osatzen badituzu gidoiak, gaia barneratuagoa duzu eta, gauzak esaterakoan, zure moduan esateko aukera izaten duzu. Aurkezle izanda ez dago horretarako aukerarik eta besteek egindako gidoiak zureak izango balira bezala esan behar dituzu (...) ('Esta es mi gente' saioa aurkeztean) niri gertatzen zitzaidana erdaraz hitz egiterakoan, erdaldunei gertatzen zaienaren kontra, zera zen: euskarakadak botatzen nituela. Euskaraz pentsatu eta gero gaztelaniaz itzultzean, hori gertatzen da." (2007-10-19)