argia.eus
INPRIMATU
Ixone Legorburu eta Fernando Arburua: “Lehen pentsaezina zen zortzi urte kartzelan pasatzea”
  • Fernando Arburua: "Esku artean dugun kasurik larriena Jon Agirrerena da. Adibide argia bezain lazgarria: itsu geratu da, eta gaitzaren larritasuna ez dela hainbestekoa esanda, ukatu egiten diote askatasuna. Konturatu garenez, eskaera egitean, orri-formatu bakarra dute erantzuteko. Jarrera bera dute preso denentzat, oso gaixo dagoenarentzat hala nola ez dagoenarentzat".

     

    Ixone Legorburu: "Ateratzear zaude eta bat-batean beste hamar urte egin behar dituzula esaten dizute. Hori ikusita “nork esango dit hamar urte barru ez dizkidatela beste hamar gehituko?”, pentsatzen dute. Inpotentzia handia da, ez dakizu noraino neurtu ditzakezun indarrak. Higadura psikologiko handia da".

2007ko abenduaren 08a
Ixone Legorburu eta Fernando Arburua

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2114/lehen-pentsaezina-zen-zortzi-urte-kartzelan-pasatzea/osoa