argia.eus
INPRIMATU
Itziar Okarizen irrintziak Rekalden

2008ko uztailaren 11

Bilboko Rekalde aretoan irailaren 21a arte Itziar Okariz donostiarraren Ghost Box obra ikusi ahal izango da. Lan honen muina Irlandako Kerry konderriko Killarney aintziretako giroa da. Soinuak bisitaria ingura dezan, bere baitan era naturalean sorturiko soinuak eta bertako ardi eta bestelako animalien hotsak entzun daitezke, besteak beste. Berrikuntza bat ere badakar, artistaren gorputza ez baita ageri. Itziar Okarizek oraingoan dakarren lan honetan ere irrintzia esperimentaziorako tresna akustiko gisa hartzen da eta ikuspegi feminista du abiapuntu.