argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 15
Mizel Hiribarren auzapez izango da beste zazpi urtez Itsasun
  • Itsasun (Lapurdi) auzapez abertzalea izaten jarraituko dute beste sei urtez. Pertsona berak hartuko du kargua, Mizel Hiribarrenek. Sorpresarik ez da izan, 2020an ez bezala, zerrenda bakarra aurkeztu baita eta bozen %83,5 lortu du. 

     

     

Mikel Hiribarren izango da Itsasuko auzapez beste legegintzaldi batez. Dani Blanco - ARGIA Fototeka

1.124 herritarrek bozkatu dute, eta horietarik 939k Herriari zerrenda abertzaleari eman diote botoa. Ohikoan sei urterako izendatzen da Herriko Kontseilua, baina aldi honetan zazpi urterako izanen da, Frantziako lehendakaritzako hauteskundeen urtean ez izateko herrietako bozak.