“Iraul'story” kabalkada Itsasuko plazan izango da igandean

  • “Iraul'story” izeneko kabalkada izango da igande honetan (16:30) Itsasuko plazan. 1789ko Frantziako Iraultzaren inguruan Beñat Lazkanok idatzitakoa da emanaldian interpretatuko duten testua. Guztira120 dantzarik, 35 aktorek eta bi bertsolarik hartuko dute parte.


2012ko abuztuaren 16an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Guztira 120 bat dantzari, 35 bat antzerkilari eta bi bertsolari arituko dira Itsasuko emanaldian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kabalkada edo tobera deitzen den emanaldi honetarako gaia Xabier Itzainari bururatu zaio. Bere ustez “errepresio handia” jasan zuen Itsasu udalerriak. Bestalde, Lazkanok azpimarratu du hizkuntzaren problematikaz ere idatzi duela, eta hala, iragana eta oraina islatuko ditu aurtengo emanaldiak. Gaiak ironiaz landuko dituzte eta modu dibertigarri batean eskainiko dituzte. Toberaren berezitasunetako bat uxerra hiltzea eta berpiztea da, Zuberoako maskaradan Pitxurekin egin ohi den moduan.

Bertsolariek agerraldi bakoitzaren amaieran gai librean abesten dute zati bakoitzari buruzko aipamenak egiteko. Gilen Hiribarren dantza koordinatzailearen esanetan “Toberak dira alde kritikoa, eta dantza alde polita. Dantzak itxura noble bat ekartzen dio kabalkadari”.

Informazioa gehiago

Zer dira kabalkadak eta toberak? (eke.org)

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...