Azken datuek Bersaniri ematen diote garaipena Italiako Senatuan ere

  • Boto guztiak jada zenbatuta daudela, kongresurako Pier Luigi Bersaniren PD zentro-ezkerreko koalizioak jaso ditu boto gehien (%29,69). Berlusconiren eskuineko koalizioaere oso getu geratu da (%29,02). Senatuan, azken orduan jakitera eman dutenez, DPk irabazi du. Emaitza hauek Italiako hauteskunde-sistema konplikatuaren isla dira.


2013ko otsailaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Pier Luigi Bersani, kongresuan ozta-ozta irabazi duen PD koalizioaren burua (argazkia: businessweek.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Estatu osoan bozkatuena izateak ez dio balio izan, beraz, Bersaniren koalizioari, gobernatzeko. Eta horrek, Rt.com-i Miguel Anxe Murado analista politikoak eginiko adierazpenen arabera, Italia gobernatu ezineko egoera batean uzten du. “Ezinezkoa izango litzateke gobernu egonkor bat osatzea”, gehitu du analistak. Emaitza ezegonkor hauek, bestalde, Italiako finantza-merkatuen bat-bateko erorialdia ekarri dute.

Hauteskundeetako sorpresarik handiena Beppe Grillo komediantearen M5S mugimenduak eman du. Boto asko iragartzen ez bazizkioten ere, kongresurako botoen %25a baino gehiago lortu ditu.

Grillori bezain beste diputatu iragartzen zizkioten Montiri, ordea, kontrakoa pasa zaio. Azken urteetan agintean izan denaren zentroko partiduak estatuko botoen %10,6a soilik irabazteaz gain, 17 eserleku soilik lortu ditu senatuan, porrotean eroriz.


Irakurri gehiago: Italia Nazioartea Europa
Italia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
ICE jokoak

2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...