Heriotz zigorra onartuta, palestinarrak exekutatzea politika ofizial bihurtu dute Israelen

  • Israelgo Parlamentuak Zisjordanian daude palestinarrak urkatzea baimentzen duen legea onartu du. Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroak xanpainarekin ospatu du berak bultzatutako neurriaren onarpena.

Itamar Ben Gvir xanpainarekin ospatu du Israelek heriotza zigorra onartu izana. שי קנדלר (CC CC0 1.0)

2026ko martxoaren 31n - 16:06
Azken eguneraketa: 2026-04-01 10:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean onartu du Israelgo parlamentuak, Palestinarrak urkatzea baimenduko duen lege erreforma. 48 bozka kontra izan baditu ere, 62 aldekorekin onartu da (Netanyahuk alde bozkatu du) eta 30 egunetan indarraen sartuko den neurria, Naizek jaso duenez. Zisjordanian dauden palestinarrei aplikatuko zaie, beti ere arrazoi “terroristen” ondorioz norbait hil dutela kontsideratzen badute. 90 egun edukiko dituzte salatzen denetik legea betetzeko.

Alde bakarreko neurria izango da. Amichai Cohenek, Demokraziarako Israelgo Institutuko Balio eta Erakunde Demokratikoen Zentroko ikertzaile nagusiak Associated Pressi azaldu dio “juduak ez direla lege honen arabera auzipetuko”. 

“Gaurtik aurrera, terrorista orok jakingo du, eta mundu guztiak jakingo du, bizitza bat kentzen duen edonori, Israelgo Estatuak kenduko diola”. Hori jartzen duen txaparekin azaldu da parlamentuan Itamar Ben Gvir ministroa, legea bultzatu duena, Al Jazeeraek jaso duenez. Neurria onartuta, parlamentu barnean xanpain botila irekitzen saiatu da, baina eragozpenen aurrean kanpoan ospatu du alderdiko kideekin. Ospakizunen artean “laster banan banan zenbatuko ditugu”, azaldu du. 

Kritika ugari jaso ditu neurriak: oposizioko alderdiek “populista, immorala eta berdintasuna bermatzen ez duela” salatu dute eta Mattu Sarfatti Yesh Atid alderdiko diputatuak adierazi du “Israelgo Estatuaren oinarrizko printzipio konstituzionalak hausten dituela”; Israelgo Eskubide Zibilen Elkarteak errekurtsoa aurkeztu du, bizitza eskubidea eta duintasun eskubidea ardatz harturik; B’Tselem Israelgo giza eskubideen erakundeak adierazi du heriotza zigorra “apartheiden errregimaren” erreminta dela; eta autoritate palestinarrek “herri palestinarraren aurkako gerra erregimena” dela nabarmendu dute, Ginebrako laugarren adostasun legean hitzartutako “banakoei epaiketa justuak izateko babesa” ukatzen duena.

Frantzia, Alemania, Britainia Handia eta Italiak neurria gaitzetsi dute. NBE eta Europako Kontseiluak bestalde neurriari kritikak egin dizkiote. 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.