Israelek Gazara zihoan Askatasunaren Ontzidia abordatu du

  • Astelehen goizean Israeleko armadak Gazatik 140 miletara dagoen Marianne ontzia abordatu eta Israeleko Ashdod portura bideratu du Ma’an News Agencytik jakitera eman dutenez. Honez gain gutxienez pertsona bat atxilotu dute.


2015eko ekainaren 29an - 10:44
Marianne Askatasunaren Ontzidia abordatu du Israeleko armadak (Argazkia: Rumbo a Gaza)

Joan den ekainaren 27tik –Gazatik 170 milietara aurkitzen zenetik– “Rumbo a Gaza” elkartasun taldetik  Marianne ontzidia  Israeleko ontzi militar eta hegazkinen zaintzapean egon dela salatu dute. Israelek Palestinaren aurkako itsas blokeoa 100 milietara zabaldu duela ere adierazi dute elkartasun plataformatik.

Larunbatetik Marianneri elkartasuna helarazteko ontziarekin batera 47 pertsonaz osatutako hiru belaontzik nabigatzen dute. Besteak beste, Bassel Ghattas arabiar-israeldar diputatua, Moncef Marzouki Tunisiako mandarari ohia eta Ana Miranda Espainiako eurodiputatua zijoazten –azken hau atxilotua izan da– baita beste hainbat kazetari ere. Hiru belaontzien helburua ontziaren nondik norakoen berri ematea da. Honez gain Gazaren aurkako zortzi urteko blokeoa ere aditzera eman nahi dute.    

Ontzidiaren erasoa salatu dute eta “abordaiak nazioarteko itsas legea urratzen”  duela jakinarazi dute. Elkartasun ontzidia Marianne ekainaren 1an atera zen Galiziako Beue herritik Espainiako kosta atlantikoa igaro ondoren mediterraneoan barne ibili da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


EBk su-etena eskatu dio Israeli Gazan, lehenbiziz bost hilabetetan

Europar Batasuneko hizkuntza diplomatikoa bederen aldatu egin da Israelekiko, eta martxoaren 21ean eta 22an Bruselan egiten ari den gailurrean, Europar Kontseiluak su-eten eskaera luzatu dio Israeli. Bost hilabete behar izan ditu horretarako, orain arte “eten... [+]


Eguneraketa berriak daude