Israelek eta Venezuelak harremanak berreskuratu dituzte, genozidio betean eta 17 urteren ostean

  • 2009an eten zituen Venezuelako Gobernuak harremanak Israelekin, Palestinaren aurka egiten ari zena "basakeri larriak" zirela argudiatuta. Ia bi hamarkada geroago, AEBen estatu kolpearen ostean, harreman kontsularrak berreskuratzeko mekanismoa adostu dute sionistekin. 


2026ko abuztuaren 12an - 10:22
Azken eguneraketa: 11:46
Venezuelako Gobernua Isralego ordezkaritzarekin, pasa den uztailaren 22an. Venezuelako Gobernua
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hamar urte baino gehiago zeramaten etenda bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoek. 2009an Nicolas Madurok, orduko hartako Venezuelako Kanpo Harremanetarako ministroak, jakinarazi zuen Venezuelak harremanak moztu zituela Israelekin, Israel palestinar herriaren aurka egiten ari zena "ankerkeria larriak" zirela argudiatuta. Bada, 17 urteren ostean, harremanak berreskuratu dituzte bestelako azalpenik eman gabe. Israelgo ordezkaritzak ekaineko Venezuelako lurrikara bikoitzaren harira Hego Amerikako herrialdera egindako bisitaren ostean jakinarazi dute berria. 

Bi herrialdeek hitzartu dute "kontsul zerbitzuak" eskainiko dizkietela bi herrialdeetako herritarrei, hau da, Venezuelak herrialdean dauden israeldarrei, eta alderantziz. "Bi herrialdeek koordinazio mekanismo bat ezartzea adostu dute, beste herrialdean bizi diren herritarrei kontsul zerbitzuak ematea ahalbidetuko duena, beharrezkoa denaren arabera", azaldu dute prentsa oharrean.

Bi gobernuek Israelgo Estatuaren eta Venezuelako komunitate juduaren arteko lotura nabarmendu dute, argudiatuta bi herrialdeen arteko "laguntasun zubi historikoaren" erakusle dela. Israelgo Atzerri ministro Gideon Saar-ek sareetan esan du "beste albiste on bat" dela Hego Amerikarentzat, eta harremanak egiten jarraituko duela ohartarazi du: "Israelen eta nazioarteko herrialdeen arteko loturak indartzen jarraituko dut, batez ere Hego Amerikarekin!". 

Pasa den ekainaren 24ean Venezuelak jasandako bi lurrikara gogorrak direla eta bisitatu du Israelgo ordezkaritzak herrialdea. Adostu dute "aldebiko lankidetza teknikoarekin" jarraituko dutela, larrialdi zein errestaurazioa lanekin jarraitzeko. Azken datuen arabera, 7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikaren ondorioz, gutxienez 6.301 pertsona hil ziren.


Irakurri gehiago: Venezuela Nazioartea Amerika Israel Asia
Venezuela kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...