Israelek bake negoziazioak eteteko probestu du palestinarren arteko akordioa

  • Israelek eten egin ditu Palestinako Aginte Nazionalarekin zituen elkarrizketak, erakunde horrek Hamasekin aste honetan lortu duen akordioa probestuz.


2014ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Palestinako Aginte Nazionalarekin zituen negoziazioak eten ditu. (Argazkia: AP)

Netanyahuk NBC telebista kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean adierazi du alderdi palestinarren arteko akordioak “bakearekin amaitzen duela”. Israel eta palestinarren arteko liskarrekin amaitzeko prozesuan atzerapausotzat jo du.

Asteazkenean alderdi palestinar nagusiek akordioa lortu zuten eta bost asteko epean batasun gobernua osatuko dute. Gobernuan Hamasek izango duten parte hartzea ez dute begi onez ikusi Israelen eta AEBetan. Israelen eta Palestinako Aginte Nazionalaren arteko negoziaketak joan den udatik zeuden abian.

Palestinako Askapenerako Erakundeko kide Saeb Erekatek adierazi du palestinarren arteko adiskidetzeak erakundearentzako “lehentasuna” izaten jarraitzen duela. Etorkizuneko batasuneko gobernuak Israelgo estatuaren existentzia aitortuko duela adierazi du. Orain arte Hamasek uko egin dio aitorpen horri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Eguneraketa berriak daude