Israelek gutxienez 254 pertsona hil eta beste 1.165 zauritu ditu Libanon, su-etenaren lehen egunean

  • Kolokan dago AEBen eta Iranen arteko su etena, Israelek Libanori eraso egiten jarraitzen duelako. Israelen erabakiak AEBen babesa du, eta Iranek erantzun du Ormuzko itsasartea ez duela zabalduko Libanoren aurkako erasoaldia eten ezean.


2026ko apirilaren 9an - 11:06
Azken eguneraketa: 12:15
AFP
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Istorioa ez da berria, Israeldarrak ez daude su-etenak betetzera ohituak. Orain, atal berria erantsi diote: Israelek ez ditu eten Libanoren aurkako erasoak, hasiera batean AEBek eta Iranek adostutakoaren kontra. Are, bart gauen egin du orain arteko erasorik gogorrena. Libanoko Defentsa Zibilak jakitera eman duenez, gutxienez 254 pertsona hil eta 1.165 zauritu ditu. Horien artean, Ali Yusuf Harshi Hezbollahko buruzagiaren idazkari pertsonala, Israelgo armadaren arabera. AEBek eta Iranek adostutako meniaren baldintzetako bat da gerraren fronte guztiak estali behar dituela, Libanotik Irakeraino. Israelek, ordea, behin eta berriz esan du Irango frontea gauza bat dela eta Libanoko gerra beste bat.

Eszeptizismoa da nagusi eragileen artean. Su-etena AEBen eta Iranen arteko hurbilpena izan bada ere, agerian geratu da bakoitzaren bake proposamenak hauskorrak direla. Izan ere, Israelen erasoak AEBen babesa du, eta horrek Iran haserrearazi du. Hala, Teheranek iragarri du Ormuzko itsasartea ez duela zabalduko Libanoren aurkako erasoaldia eten ezean. Horri Karoline Leavit Etxe Zuriko bozeramaileak erantzun dio, esanez Ormuzko pasabidea zabaldu ezean bertan behera geratuko dela su-etena.

Donald Trumpek egin dituen adierazpenak ere begi-bistan utzi du su-etenaren ahulezia: "Estatu Batuetako itsasontzi, hegazkin eta langile militar guztiak Iranen inguruan egongo dira, su-etenari buruzko benetako akordioa erabat bete arte", idatzi du sare sozialetan. Bere aldetik, Iranek ere errautsak hauspotu ditu, esanez su-etena "AEBen porrotaren seinale" dela. Horri erantzunez, Pete Hegseth AEBetako Gerra idazkariak adierazi du Irango misilen programa "suntsituta" dagoela, Irango itsas armada "itsas hondoan" dagoela, eta "Irango zerua AEBek kontrolatzen" dutela.


Ekialde Hurbila kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Berriketa gutxi
Thank you

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.