Israel itsasoz beste hesi bat eraikitzen ari da Gazako kostan

  • Israelgo Defentsako Ministerioak eman du hesi berriaren albistea eta esan du Hamaseko kideak Israelera ez mugitzeko sortu dutela.


2018ko abuztuaren 07an - 12:38
Itsas hesiaren irudiak (Argazkia: Ma'an news)

Hurrengo bi hilabeteetan eraiki nahi dute 25 milioi shekel-etako (5.839.000 €) aurrekontua duen obra. Israelgo Defentsa Ministerioak argitaratutako argazkietan ikus daiteke 200 metroko luzera duen itsas hesia, Zikim hondartzaren inguruan kokatua Gazaren iparraldetik gertu. 2018n proiektua bukatuta egotea nahi dute, hedabide juduen arabera “Hamasen zelula terroristen infiltrazioa saihesteko”.

Itsas hesiaz gain, Israelgo itsas armadak sentsoreak ere jarri ditu gunean zehar Gazatik igerian sar daitekeen edozer detektatzeko.

Gazan bizi diren bi milioi palestinar baino gehiagok hamar urteko blokeoa jasan dute airez, itsasoz edo lurrez. Horrek herrialdea txirotasunean murgiltzea ekarri du: munduko langabezi tasa handiena duen herrialdea da Gaza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude