Hazparne Bihotzean zerrendak bozen %76,46 jaso du, aldiz bigarren zerrenda gisa aurkeztutako Herritarrekin-ek %28,51. Hortaz Isabelle Pargade auzapezak alde handiarekin jarraituko du Hazparnen (Lapurdi) karguan.
2.569 boz jaso ditu Pargaderen zerrendak Hazparnen, Michel Ospital buru duen abertzaleen zerrendak baino 1.500 boz gehigo, eta hortaz erosotasun handiz ariko da hemendik aurrera.
Pargade pozik agertu da emaitzekin: “Zorion handia da herritarren konfiantza berriz biltzea”, esan du. Emaitza hori azken sei urtetan “eraman dugun lanaren” seinale dela adierazi du. Hauteskunde kanpaina bizi baten ondoren, hurrengo urratsak zein izango diren ez du argitu auzapezak, “lehenik pausatu, ospatu, eta gero berehala hasiko gara lanean, esku artean ditugun proiektuak aurrera ateratzeko”.