Isabel Octaviok ordezkatuko du Unai Iparragirre ETBko zuzendaritzan

  • Abenduan Unai Iparragirre ETBko zuzendaritza utziko du. Bere kargua hartuko du Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, eta EITBren organigraman postu hori utzi gabe hartuko du telebistaren zuzendaritza.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 1ean - 11:36
Isabel Octavio 2023an Euskalerria Irratiaren urteurren festan. Euskalerria Irratia CC BY SA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EITBren Administrazio Kontseiluak jakinarazi du astean Unai Iparragirrek "beste etapa profesional bati" ekingo diola, hori zein izango den zehaztu gabe.

Unai Iparragirrek (Arrasate, 1973) 2021 hasieran hartu zuen ETBren zuzendaritza. 1990eko hamarkadan izan zen aurkezle zenbait saiotan, baina 2005etik 2021era Discovery nazioarteko telebista taldearentzat lan egin zuen. Discoveryko produktuak garatu eta berritzeko presidenteordea izan zen eta Turkiako kateak ere gidatu zituen.

Isabel Octavio kazetariak Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketrak, eta lan egin zuen zenbait irratitan (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, SER) ETBko kazetari 1998an jasi aurretik. 2002an Eudel udal elkarteko prentsa arduradun bilakatu zen, eta 2023an Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko komunikazio arduradun izendatu zuten. 2019 eta 2020an Osasun sailburu Nekane Murgaren kabinete-buru izan zen.

Octavio 2021ean itzuli zen EITBra, estrategia eta komunikazio arduradun gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude