argia.eus
INPRIMATU
Iruñerriko gaztetxeen autodefentsa eguna antolatu dute urriaren 6rako
  • Iruñeko Errotxapeako gaztetxean egingo dira ekitaldi guztiak eta begia bereziki jarria dute urrian Errotxapea eta Lizarrako gaztetxeek izango dituzten epaiketetan, gazteek dioten bezala, besteak beste hauen hustuketa eman daitekeelako.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 27a
Maravillas gaztetxea berrokupatu zen eguna. (Arg.: Argia)

Gaztetxeen koordinadora pozik agertu da azken boladan Nafarroan eman den gaztetxeen loraldiarekin eta haien ustez “suspertze honek berriz ere mahai gainean jarri du gaztetxeek tresna bezala duten potentzialitatea”.

Azpimarratzen dutenez, “zentzu honetan, azken aldian askotan entzun dugun bezala, gaztetxeak ez ditugu gazte txoro batzuk elkartzeko toki soil bezala ulertzen, baizik eta mundua ulertzeko eta gaurdanik iraultzen hasteko modu gisara. Beraz, gaur gaurkoz, zapalkuntzarik gabeko eta elkartasunean oinarrituriko bizi eredu berri bateranzko bidean tresna ezinbestekoak dira gaztetxe eta gune autogestionatuak”.

Loraldi hau defendatzeko udaberrian Iruñerriko gaztetxeen arteko koordinazioa sortu zen. Maravillas gaztetxearen hustutzeak, hala ere, erakutsi die “gizartearen eta lurraldearen kontrola dutenek ez dutela bide hau oztoporik gabe egin dezagun onartuko”.

Beheko afitxan ikus daitezke “autodefentsa egunari” begira antolatutako ekitaldiak.