Makinek Iruñeko Arantzadiko baratzeak desegiten jarraitzen dute, inguru horretan Udalak "baratzeen museoa" egin nahi duelako. Lan horien kontra protestan ari dira hainbat lagun eta gaur bi atxiloketa izan dira. Atzo ere pertsona bat atxilotu zuten, makina bat gelditzea lortu ondoren. Ateak Ireki kolektiboak sarean jarri duen bideo honetan ikus daitezke atzoko gertakariak gertakariak.
'Arantzadi bizrik' plataformak deituta elkarretaratzea egin da gaur Iruñeko Udaletxearen aurrean 12:30ean Aranzadiko baratzeekin solidarizatzeko. Bestalde elikatze burujabearekin loturik ekintzak antolatu dituzte larunbat honetarako, bertan landare haziak elkartrukatzeko eta tomatea dastatzeko aukera izango da. Horretaz gain, kontzertuak ere izango dira.
Iruñea erdiguneko lurrin-denda batean, dendako arduradunak Udaltzaingoari deitu zion erosketak egiten ari zen familia bat lapurretan ari zela salatzeko. Bost agentek denbora luzean atxiki zieten, erosketa poltsa guztiak errebisatu, tiketak konprobatu eta goitik behera... [+]
Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.
Lurrikarak Turkian, Sirian eta Kurdistanen eragin ditu hildakoak eta kopurua asko igotzea espero dute.
Larunbat goizean ertzainak Donostiako Infernuko auzoa hartu du bizilagun baten brote psikotikoa "kontrolatu" nahian, Infernua Bizirik-ek eman duen komunikatuaren arabera.