Iruñeko Udalak Alde Zaharrean presentzia poliziala handitu du, "jende-pilaketak saihestea" argudiatuta

  • Astebururako Polizia dispositiboak antolatu dituzte Iruñeko Alde Zaharrean jende kopuruak ikuskatzeko. Udalak estrategia aldatu du ordea, ez baitu kontrol estatikorik ezarriko. Oraingoan zelataritza “modu ibiltarian” egingo da, eta hainbat gunetako sarrerak itxi egingo dituzte uneren batean ezarritakoa baino edukiera handiagoa hautematen bada.


2020ko uztailaren 10an - 11:22
Espainiako Polizia Nazionala iragan asteburuan Alde Zaharreko kaleetan.

Iruñeko Udalaren aburuz, “kanpoko pertsonen etorrera posiblea” ikusirik, polizia kopurua handituko dute asteburu honetan.  “Ez dago San Ferminik, baina jaiak birsortzeko aukera dago”, ohartarazi du Udalak sare sozialen bidez.

Hilaren 6an “gehienezko edukiera” delako neurria ezarri zuten Alde Zaharreko sei gunetan: Jarautan 137 pertsona, San Nicolasen 160, Pozoblanco - Comediasen 71, Estafetan 344an, Caldererian 287 eta Nabarreria plaza inguruan 220 pertsona. Horrez gain, ostalaritzako establezimenduetan kontrola ezartzeko asmoa ere adierazi dute. Izan ere, taberna bakoitzaren edukiera maila ere ikuskatuko du Udaltzaingoak, eta babes neurriak betetzen direla kontrolatu ezin izatekotan, tabernak ixteko aginduak igorriko ditu.

Lokalen barruan baimendutako gehieneko edukiera % 75ekoa izango da, eta publikorako eremu baimenduetan 2,25 metro koadrokoa errespetatu beharko da erabiltzaile bakoitzeko. Aire zabaleko terrazak, berriz, udal-lizentzian baimendutako mahaien edukieraren % 100ean okupatu ahal izango dira. Kalearen erdian taldeetan eserita egotea eragotzi egingo dute ordea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude