Iruñeko polizia-etxean hildako gizonaren kasua argitzeko eskatu dute hainbat erakunde sozialek

  • Asteartean, urriak 25, Espainiako poliziak Iruñean duen polizia-etxean hildako gizonarekin zer gertatu zen argitzeko eskatu dute Paperak eta eskubideak denontzat, EH11 Kolore, SOS Arrazakeria, Sare Antifaxista eta Salhaketa Nafarroa plataformek.


2016ko urriaren 27an - 09:24
Espainiako poliziaren furgoneta bat. (Arg.: Euskalerria irratia)

42 urteko senegaldarra astearte arratsaldean atxilotu zuten. Ustez estupefaziente trafikoagatik harrapatu zuten, Diario de Noticias egunkariaren arabera. Testiguek diotenez, atxilotu nahi zuten agenteekin borrokatu ondoren, bost polizien artean sartu zuten polizia-autora.

Geroago, polizia-etxean hil zen gizona. Poliziak ohar batean adierazi duenez gizonak arnasarik hartzen ez zuela jabetu eta suspertze maniobrak egin zizkioten, baina ezin izan zuten ezer egin.

Paperak eta eskubideak denontzat, EH11 Kolore, SOS Arrazakeria, Sare Antifaxista eta Salhaketa Nafarroa plataformek gertaturikoa argitzeko lanean hasteko eskatu diete erakunde publikoei: "Parlamentuak eta udalak ardurak eskatu beharko lituzkete eta gertatutakoa ikertzeko eskaera egin beharko lukete". Bestalde, atxilo-aldietan protokolo ziurrak behar direla defendatu dute, atxilotuei osasun psikologiko eta fisikoa bermatzeko.

Zabalduriko oharrean erakunde sozialek hedabideei gaia tentuz jorratzeko eskatu diete, informazio guztia izan arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


2024-02-08 | ARGIA
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.


2024-02-07 | ARGIA
Emakume bat atxilotu dute Iturmendin eta inkomunikatuta eraman Madrilera

Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]


Eguneraketa berriak daude