Iruñeko Mendillorri auzoa 2. fasera itzuliko da koronabirus kasuak ugaritu ostean

  • Nafarroako Gobernuak 2. fasea ezartzea erabaki du Iruñeko Mendillorri auzoan, koronabirus agerraldiak eragindako kutsatze kopuruaren gorakadaren ondorioz; guztira 122 kasu izan dira, azken orduetan sei positibo detektatu ostean.


2020ko uztailaren 22an - 12:39
Santos Indurain prentsaurreko batean (argazkia: Nafarroako Gobernua).

Gainera, Nafarroako Gobernuak PCR probak egingo dizkie asteazken arratsaldetik aurrera 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei auzo horretan, agerraldia jasan dutenen %93 baitira. 2.400 bat gazte izango lirateke proba egin beharko luketenak, Europa Press agentziak aurreratu duenez.

Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, "egoera epidemiologikoak eta egungo errealitateak Nafarroan birusaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko neurri osagarriak hartzea gomendatzen dute".

Hala, azaldu du foru agindu bat sinatuko duela, Iruñeko Udalarekin kontsultatuta, Mendillorri 2. fasera itzul dadin, eta edukiera % 50era murriztuko duela ostalaritzako establezimenduetan, dendetan eta gurtza-lekuetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude