Iruñeak Jose Luis Cano gogoratu du, Espainiako poliziak eraila

  • Maiatzaren 13an, 1977ko amnistiaren aldeko astean, Jose Luis Cano Perez hil zuten Iruñean. 28 urte zituen eta frankismoko preso politikoentzako amnistia eskatzen zuten mobilizazioetan parte hartzen zuen. Alde Zaharreko istiluetan eta polizia-kargetan, hainbat agentek Cano jazarri zuten Kaldereria kaleraino. Bertan tiro hilgarri bat jaso zuen buruan, protesten aurkako errepresio polizialaren testuinguru batean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 14an - 15:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herrian amnistiaren aldeko mobilizazioetan zazpi lagun hil ziren aste hartako ikur mingarrienetako bat bihurtu zen haren heriotza.

Iaz, Udalak plaka bat jarri zuen hil zuten lekuan, eta 2024an Nafarroako Gobernuak polizia-indarkeriaren biktima gisa aitortu zuen 2024an. Gaur, Aingeru Jose Luisen anaiak, poliziaren indarkeriaren biktimen senideek, parte hartu dute ekitaldian, eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere bertan izan da.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.