argia.eus
INPRIMATU
Iruña-Veleiako pieza batzuen “ustezko manipulazioa” salatu du Lurmen enpresak

2010ko martxoaren 15

Lurmen enpresak uste du Arabako Diputazioak zaintzen dituen pieza batzuk "manipulatuak" izan direla, norbaitek askatu eta berriz itsatsi dituela, eta pieza horietan marrazturiko hizkiak egiazkoak ote diren aztertu ahal izateko froga batzuk desagertu egin direla. Ondorioz, Lurmenek salaketa jarri du Gasteizko Auzitegian. Aztarnategiaren zuzendari ohi Eliseo Gilek, pieza bati egindako bi argazki erabili ditu "manipulazioak" erakusteko. PDF honetan jaso ditu bi irudien arteko desberdintasunen inguruko azalpenak.