Ireki dute Bilboko Euskal Museoa

  • Lau urtez obretan egon ondoren, asteazkenean ireki ditu berriro ateak Bilboko Euskal Museoak. Bilboko alde zaharrean zenbait eraikinetan kokatutako museoak lau espazio ditu, eta bat irail-urri artean irekiko dute, baina gainerakoak gaurdanik bisitagarri daude.

Ordezkari instituzionalak, irekiera egunean. Bilboko Euskal Museoa
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 12an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Museoaren funtsa 50.000 pieza inguruk osatzen dute, Euskal Herri osoan dutenak jatorria, eta berrirekiera mila inguru egongo dira ikusgai. Miserikordia eta Klaustroa aretoetan euskal lurraldea, ondare historikoa eta antropologia agerrarazten dituzten piezak daude erakusketa "erdi-iraunkorrean" (adierazi dutenez hiru urtean behin edo berrituko dira erakusketa iraunkorreko elementuak). Udazkenean irekiko den Unamuno espazioan Bilboko historia izango da gai nagusia. Beste espazio bat jada irekia dago, Kurtze esan diotena, non ekitaldi-aretoa, liburutegia, eta jardueretarako gela desberdinak dauden.

Museoa bisitatzea ekainaren 21a arte dohainik izango da (astearteetan salbu, itxita dagoelako). Geroago ere, bisita gidatu doakoak izango dira abuztuaren 21a arte: euskarazkoak asteazkenetan 12.00etan eta 18.00etan, eta larunbatetan 11.00etan. Gainera, sarrera ere dohainik izango da asteazkenetan ekainaren 21tik aurrera ere.

Bestalde, asteazkenean jakinarazi dute Bilbao Bizkaia Museoak erakundeak zuzendari berria duela, Xabier Paya, bertsolaria eta Donostia 2016 Hiriburu Kulturaleko zuzendari izandakoa. Argazkia Bizkaie agerkaritik atera dugu, eta Euskal Museoko Klaustroko espazioko pieza ezagunenaren aurrean dago Paya (Mikeldi idoloa da atzean duena). Bilbao Bizkaia Museoak erakundeak areto eta biltegi zenbait kudeatzen ditu, baina Bilboko Euskal Museoa da bere agertoki eta adierazgarri nagusia.

Xabi Paya.

Museoak kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 13
Ospatu

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...