AEBen azken erasoen ostean, Iranek Kuwait, Bahrein eta Jordaniako AEBen baseak bonbardatu ditu. Washingtonen eta Teheranen arteko negoziazioak martxan zeuden, baina azken erasoek zalantzan jarri dituzte.
Iranek esan du AEBetako erasoei erantzuteko eskualdean dauden AEBen indarren aurka egin duela. Iraneko hedabideek jakinarazi dutenez, Iraneko Guardia Iraultzaileak Kuwait, Bahrein eta Jordanian dauden AEBen baseak bonbardatu ditu. Su etena adostuta badute ere, kolokan daude Teheranen eta Washingtonen arteko negoziazioak.
Iranen erasoa AEBenerasoaldi baten ostean heldu da, eta misilak eta droneak erabili ditubaseen aurka. Iraneko Atzerri Ministerioak haien burua "defendatzeko" eskubidea dutela argudiaatu du.
Asteartean, Donald Trump AEBetako presidenteak Irani egotzi zion Ormuzeko itsasartean zebilen AEBetako gerra helikoptero bat eraitsi izana. Jarraian, mehatxu egin zion Irani, esanez AEBen "betebeharra" erasoei erantzutea dela.
Are gehiago, Washingtonekin adostasun batera iritsi ez izana leporatu dio: "Denbora gehiegi behar izan dute beraientzat ona? izango litzatekeen adostasun batera iristeko; orain prezioa ordaindu beharko dute".
Esan eta egin, asteazkenean Iran bonbardatu du. Pete Hegseth AEBetako Defentsa idazkariak erasoak baieztatu ditu, eta azaldu du Trumpek agindu duela Iran "gogor" kolpatzeko. Erasoak "autodefentsa" ekintzak zirela argumentatu du AEBek.
Erasoen aurrean Irango armadak iragarri du Ormuzeko itsasartea itxi duela, nazioarteko petrolioaren ibilbide nagusienetariko bat. Itsasontziei bertatik ez pasatzeko ohartarazi diete, adierazita igarotzen saiatzen den edozein bonbardatua izan litekeela.
Ikusteko dago zer gertatuko den Washingtonen eta Teheranen arteko negoziazioetan. "Akordioa gertu geneukan, baina eraso egiten jarraitu dute. Adarra jotzen ari dira etengabe", esan du Trumpek. "Ez gara mehatxuen aurrean makurtuko", erantzun du Masud Pezexkian Irango presidenteak sare sozialetan.