“Irainek eta mehatxuek ez dute gure lana etengo”

  • Igandean Ceutan bizitako lintxamendua ekintza antolatua izan zela salatu du Negu Gorriak kolektiboak. Ceutan dauden etorkinei laguntza emateko arrazoi gehiago daudela uste du elkarteak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 24a - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Negu Gorriak kolektiboak hiru urte beteko ditu kalean dauden bizilagunei babesa ematen, Iruñean bereziki. Gurean bere lanak oihartzuna izan badu ere, azkeneko egunetan Ceutan izandako istiluengatik ezagutu dute Nafarroatik kanpo askok elkarte honen lana. Igande arratsaldean, manifestari talde batek Ceuta Ya alderdiko diputatu baten kotxea txikitu zuen manifestari talde batek, ustez Negu Gorriak elkarteko kideak zirelakoan. Erasotzaileek elkarretaratzea egin zuten Ceutako portuan, migratzaileentzako laguntza humanitarioarekin iritsi beharreko furgoneta erasotzeko asmoarekin. Ekintza antolatua eta sare sozialetatik okerreko informazioa zabalduz berotutakoa. Euskalerria Irratiko Guardasola saioan Samira Calvo, Negu Gorriak-Derecho a techo elkarteko kidearekin hitz egin dugu.


MIgrazio-nekropolitikak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.