argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 16an egingo dute LKRTSN Eguna Arrasaten
  • Preso, errefuxiatu eta iheslariekin Elkartasun Egunaren hamabigarren edizioa egingo dute irailaren 16an Arrasaten. Ume jolasak, bazkaria, manifestazioa eta musika asko izango dira. Irailaren 9an izan zen atarikoa, gaztetxean emandako kontzertuarekin.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 13a
Aurreko edizio bateko irudia.

Irailaren 16ko egitarau mardula Biteri plazako ume jolasekin hasiko da, goizeko 11:00etan. Eguerdian lau kontzertu izango dira, beste horrenbeste tabernatan, eta 14:30ean herri bazkaria hasiko da, Biteri plazan halaber.

Bazkalostean musika izango da nagusi, hamar kontzertu eskainiko baitituzte herriko eta inguruko hamar taldek, bakoitza taberna batean horiek ere. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira horietako bost, eta 18:00etan beste bostak. 19:30ean, berriz, preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko manifestazioa irtengo da herriko plazatik, egunari amaiera emateko.