Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira asteburuan Aulestin; barikuan eta zapatuan 200na gazte batu dira bertsoen inguruan.
Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu dira atzo eta gaur artean Aulestiko frontoian. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean.
Gaur goizeko 10:00etan ia 200 gazte batu dira DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko (behean sarituen berri). Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin dituzte aurrekanporaketak. Horrez gain, barikuan LH5 eta LH6. mailakoen finalak jokatu ziren. Ikusi hemen.
Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistak. Aurten 39 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Iradi Barrenetxea eta Jon Abasolo izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Iradi Barrenetxeak batu ditu puntu gehien eta 2026ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren13an, 11:30ean, Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Etxahun Lekue Etxebarria aritu da. Epaimahaia Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.
Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da frontoian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:
Idatzizko sariketako saridunak:
DBH1
DBH2
DBH3-DBH4-Batxilergoa
Zorionak eskolarteko parte hartzaile guztioi!