Iberdrolak irabaziak %12 haztea lortu du eta aurreko urtean eskuratutako errekorra gainditu du. 2024an 5.612 milioi eskuratzetik 6.285 milioi eskuratzera igaro da 2025. urtean.
Iberdrolak irabazien marka hautsi du 2025ean: mozkin garbiarekin eskuratutako onurak %12 hazi da. 6.285 milioi euro eskuratu ditu, Baloreen Merkatuko Komisio Nazionalak adierazi duenaren arabera. Ustiapeneko mozkin gordina (ebitda, alegia, interesen, zergen, balio-galeraren eta amortizazioaren aurreko mozkina) berriz, %1,5 jaitsi da eta 16.592ra iritsi da jarduera. Azkenekoz errekorra 2024ko irabaziekin eskuratu zuen, mozkin garbiak %17 hazita eta 5.612 milioi eskuratu zituen. EFEk jaso duenez jaso duenez, Iberdrolak adierazi du garapen positiboa edukitzen ari direla “sareen negozioan izandako jardun operatibo sendoei eta %21etik gora araututako aktiboen oinarri handiagoari eta erregulazio esparruen hobekuntzari” esker. Enpresak irabaziak handitzen jarraitzeko asmoa berretsi du: azpimarratu du 2026ko produkzioaren %100 saldu duela jada eta 6.600 milioi euroko irabaziak eskuratzea aurreikusten duela. 2028. urterako helburua berriz, gutxienez 7.600 milioi eurotara iristea izango litzateke.
Irabaziak eskuratu dituzte Erresuma Batuko kontagailu adimentsuen salmentaren eta AEBetako kostu astunen antzematean eskuratutako irabazien bidez lortutako plusbaliotik eta egindako inbertsioetatik, EFEk jaso duenez. Enpresako akziodunen batzordeak onartzekoa badu ere, administrazio kontseilua ados azaldu da dibidendu gehigarriak ordaintzera bideratutakoa %12 igotzearekin (4.500 milioi euro) eta akzio bakoitzagatik jasotako onura 0,253 izatetik 0,680 izatera igarotzearekin.