Ipuin labur bat


2026ko urtarrilaren 21ean - 09:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Behin batean, bazen belardi handi bat belar beltza baina goxo-goxoa zuena. Bertan, egunero, artalde handi bat etengabe larrean bazkatzen zen.

Erlojua baino zuzenagoa zen artzainak zaintzen zituen askotan, baina txakur zorrotz bat zen gehienetan zaintzen zituena. Ardiek, larrean eta hausnarrean, lasaitasuna nahi zuten. Otsoaren beldur ere baziren eta ikusten zutenean izu ikaragarria sentitzen zuten.

Egun batean hartz ilehori handi bat azaldu zen belardi beltzaren ertz batetik eta otsoa, txakurra eta artzaina desagertu egin ziren bat-batean. Ardi askok hartza txalotu egin zuten, marrazki bizidunetako Shaun ardiek bezala. Hartz ilehoriak honela esan zien: hemendik aurrera nik zainduko zaituztet... kar, kar, kar!

Iñaki Lasa Nuin

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Irakurleen gutunak Iritzia
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.