Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute

  • Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz gain laborategi berri bat eraiki dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 22an - 11:40
Azken eguneraketa: 16:10
Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro burua eta instituzioetako ordezkariak. Xiberoko Botza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igaran ostiralean, 400 bat jenderen presentziarekin egin da Urdiñarbeko ardien intseminazio zentro berriaren estrenaldia. 200 metro luze egiten dituen iparraldeko artegi handienean 600 bat marro badira, artegi ohian ardi zonbait ere badirelarik beste ikerketa zonbaiten eramaiteko. Bestalde “fenotipo” egiteko plataforma/laborategi bat ere eraiki dute. Ordezkari ezberdinen hitzartzeetaz gain, talde ttipitan egin dira eraikinen bisitak. 2,8 milio euro kostatu dute lanek, eta 400.000 euro eki panelek. Zentroak berak 900.000 euro diruztatu ditu, gaineratekoa sos lagungoek estali dutelarik.

 Xiberoko Botza

Normetan ez ziren 1980ko hamarkadako instalazioak utzirik orai bai kabale baita 56 langileendako baldintza onak ukanen dituzte lekuko 3 ardi arrazen genetikaren lantzeko. Azken 15 urteetan lantzen den parasitismoaren ildoak bere lehen emaitzak emaiten ditu, orai ardien genetika beroteer buru egiteko landu gei dute.

 Xiberoko Botza

 


Lehen sektorea kanalean gehiago
2026ko irailaren 14
Bionekazaritza
Iraila, agroekologiaz bustia!

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.