Iparragirre eta Albisu “mendekuagatik” deitu dituzte Audientzia Nazionalera, defentsaren esanetan

  • Mikel Albisuk eta Marixol Iparragirrek ostegun honetan uko egin diote Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratzeari, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren hilketaren kasua dela-eta. Akusazioak "kautelazko neurriak" eskatu ditu Albisuren kontra, baina epaileak ez du ebazpenik eman. Defentsak halako prozedurek duten "kostu soziala" salatu du.

Mikel Albisu, Aiert Larrarte eta Amaia Izko abokatuekin, Madrilen, Espainiako Audientzia Nazionaletik irten ondoren, EiTBk emandako irudietan.

2022ko uztailaren 21ean - 18:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mikel Albisuk eta Marixol Iparragirrek uko egin diote Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratzeari, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren hilketaren harira haien kontra hasitako prozeduran. Lehenak, Madrilen esan du jadanik beterik duela Frantziako Estatuak ezarritako zigor osoa. Bigarrenak –Zaballako espetxetik bideokonferentziaz–, gogorarazi du ez zela auzi horrengatik entregatua izan Espainiako Estatura.

Albisu abokatuez, senide eta lagunez eta hainbat politikari eta militantez babestuta joan da Madrilera. Amaia Izko defentsako abokatuetako baten esanetan, deklarazioa "egiazki ondo" joan da, akusazioek ez baitute ETAko buruzagi ohien kontrako behin behinko kartzela zigorrik eskatu. Diginidad y Justiciak, AVTk eta PPk, Albisurentzat "kautelazko neurriak" eskatu dituzte, baina epaileak ez du inolako ebazpenik eman horren inguruan.

Izkoren esanetan, azkenaldian Audientzia Nazionalean gero eta sarriago irekitzen ari diren halako prozedurak "mendekuagatik" dira, eta "ingeniaritza juridikoa" egiten zen garaiak gogorarazten ditu. Abokatuak uste du auzi hau ez dela harago joango, baina salatu du halakoek giza eskubideei loturiko "kostu sozial eta politiko" bat izaten dutela.


Euskal gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.