Ipar Koreako buruzagi Kim Jong Il hil da

  • Kim Jong Il larunbatean hil zen, 69 urte zituela. Parte mediku ofizialak dio kolapso fisiko-mental baten ondorioz hil dela; adituek azaldu dutenez, bihotzekoak eman zion Ipar Koreako buruzagiari. Haren oinordekoa bere seme Kim Jong Un izango dela iragarri du KCNA agentziak.


2011ko abenduaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Kim Jong II, 2005eko argazki batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Buruzagiaren hirugarren semea da Kim Jong Un. Gauza gutxi ezagutzen da berari buruz; zein adin duen ziur esaterik ere ez dago, soilik 30 urteren bueltan dabilela.

Hego Koreak, bestalde, bere ejertzitoa "alerta egoera gorenean" jarri du, eta Segurtasun Kontseilu Nazionalaren emergentziazko bilera deitu du. Teknikoki, Hego eta Ipar Koreak gerran jarraitzen dute. Koreako Gerra (1950-1953) armistizio batekin amaitu zen, baina bi herrialdeek ez dute sekula bake-itunik sinatu.

Kim Jong Il-ren heriotzaren albistea Ipar Koreako estatu-telebistan:

- Irakurri Iker Blasek Ipar Koreari buruz ARGIAren 2.160. zenbakian plazaratutako erreportajea: Estatu jutxeista nazioartean.


Irakurri gehiago: Ipar Korea Nazioartea Asia
Ipar Korea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...