Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Baionan deitu du Aberri Eguna

  • Apirilaren 5ean deitu du Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Aberri Eguna Baionan, Euskal Herria. Etorkizuna. Itxaropena lelopean. Eguna ospatzeko, manifestazioa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte.

Larunbatean egin zuten Aberri Egunerako deialdia Baionan. Batera

2026ko otsailaren 2an - 14:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aberri Egunerako gonbidapena, Ipar Euskal Herriko lurralde, eskualde, sektore eta adin guztietako herritarrei luzatu diete Baionan urtarrilaren 31n egindako prentsaurrekoan. Iazko Aberri Egunaren ondotik birsortu zen Batera plataformak ondorengoak jorratzen ditu: euskara, etxebizitza, klima aldaketa, borroka sozialak eta laborantzako lurren defentsa jorratzen ditu, beti ere genero berdintasuna, belaunaldiak berritzea eta gazte dinamikak gain hartzen dituelarik. Bagira prozesuaz geroztik, hiru udalerritan ospatu dute Aberri Eguna: prozesua hasita Itsasu eta Uztaritzen, eta behin prozesua bukatuta, Donibane Garazin. Aurten, Baionan ospatuko dute. Egitarau zehatza kaleratu gabe egon arren, ohiko egitaraua jarraituko dutela adierazi dute: goizean manifestazioa, eguerdian laborariek tokiko mozkinekin prestaturiko bazkaria eta arratsaldean kontzertuak.

Maddi Kintana eta Catherine Chantecaille ordezkarien esanetan, Europar Batasuna noraezean dago, Espainiako zein Frantziako estatuetan “krisi politiko-instituzional sakonak pairatzen dira” eta murrizketa esanguratsuak ematen ari dira. Honen eraginez, “eskuin muturreranzko eta faxismoranzko lerratze kezkagarria” gertatzen ari dela nabarmendu dute. Nagusiki euskara, laborantza eta ekologiarekin loturiko gaietan lorturiko aurrerapausuak arriskuan ikusten dituzte, demokrazia bera auzitan dagoela nabarmenduta. Ondorioz, fronte zabala eratzea eta herri gisa jardutea defendatu dute. Demokrazia eta burujabetza politiko eta materialen beharra aldarrikatu dute, “Euskal Herriarentzat lurralde proiektu erakargarri, demokratiko euskaldun eta jasangarria” bultzatzeko. Hau lorturik, mundu hobeago baterako ekarpena egingo litzatekeela adierazi dute, “garai ilunen aurrean itxaropena Euskal Herrian” kokatu dute.


Aberri Eguna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.