argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko eskolara itzulera: test gehiago eta konfinamendu gutxiago
  • Ipar Euskal Herriko ikasleak Gabonetako oporretatik eskolara itzuliak dira aste honetan. 12 urtez beherako ikasgeletan positiboren bat detektatzen badute, ikasle denek egingo dute testa eta negatibo ematen duenak gelara itzuli ahalko du eta ez du konfinatu beharko. Maskararen derrigortasuna orokortu da eskoletan: orain arte 11 urtez gorakoek jantzi behar zuten, orain 6 urtez gorakoek.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 04a
Hendaian eskolara sartzen. Argazkia: EITB.

Gabonetako oporretatik bueltan arau berriekin itzuli dira ikasgeletara Ipar Euskal Herrian. Maskarak 6 urtez gorakoek janztea eta test ugari egitea ditu ezaugarri, baina testetan negatibo ematen dutenek eskolara eta kalera joaten jarraitu ahalko dute, positibo baten harreman zuzena izanagatik ere.

Positibo bat den ikasgelan, hainbat test haur bakoitzak

12 urtetik beherako ikasgeletan positiboren bat detektatzen denean, gelako ikasle denek egin beharko dute testa, eta negatibo ematen dutenak ikasgelara itzuli ahalko dira eta positiboen gertuko harremana izanik ere ez dute konfinatu beharko.

Positibo ematen dutenek, txertatuta badaude, zazpi egunez egon beharko dute konfinatuta, baina bosgarren egunean testa egingo zaie eta negatibo ematen badute, ikasgelara itzuli ahalko dira. Txertatuta ez dauden haurrek, hamar egunez egon beharko dute konfinatuta, eta zazpigarren egunean testa egingo zaie, eta negatibo ematen badute, ikasgelara itzuli ahalko dira.

Ipar Euskal Herrian gaur hasi dira eskolak Eguberrietako oporraldiaren ostean. 5 eta 11 urte bitarteko haurrak txeratzera deitu zituzten abenduan eta zenbait neurri arindu egin dituzte itzulera honetan. 12 urtetik beherako ikasgeletan positiboren bat agertuz gero, ikasle guztiek egin beharko dute testa, eta negatibo ematen dutenak ikasgelara itzuli ahal izango dira.

Positibo eman duten ikasleen kasuan, txertaturik badaude, zazpi egunez egon beharko dute konfinatuta etxean, baina bosgarren egunean negatibo ematen badute, berriz ere klasera joan ahal izango dute. Txertatuta ez dauden ikasleen kasuan, hamar egunez egon beharko dute konfinatuta, eta zazpigarrenean negatibo ematen badute, ikastetxera itzuli ahal izango dute.